AVNEAR-RI buruz

Historia

AVNEAR-TD Euskal Herrian anestesia-bizkortzean eta minaren terapian diharduten erizaintzako profesionalak elkartzeko sortu zen.

Bere sorreran, erizainez gain, espezialitatearen garapen profesionalean erizainek izan zuten parte hartzearen alde egin zuten zerbitzuburu ugari egon zen. Garapen horren ondorioa/emaitza profesionalen eta erabiltzaileen jarduera asistentzialaren hobekuntza izan da.

AVNEAR-TD, ASEEDAR-TDrekin (Asociación Española para la Enfermería de Anestesia, Reanimación y Terapia del Dolor) batera sortu zen, eta berorrekin batera dihardu prestakuntza-jarduerak antolatzen eta sustatzen. AVNEAR-TDren bazkide egiterakoan, ASEEDAR-TDn parte hartzera pasatzen da automatikoki.

Elkartearen helburuen artean, garrantzitsuena, anestesia-bizkortze eta minaren terapian diharduten erizainen onurarako antolatutako irakaskuntza-jarduerak, jarduera zientifikoak eta teknikoak garatzea dago. Horregatik, bada, bazkideentzat zein espezialitatean interesatuta dauden profesionalentzat, maiztasunez antolatzen ditu prestakuntza-saioak eta tailer praktikoak.

1988. urtetik, elkartea erregistratzen den urtea, hain justu, AVNEAR-ek zenbait prestakuntza ikastaro antolatu ditu, hitzaldiak eskaini, lanbidearekin erlazionatutako tailer eta urteko bileratan parte hartu. Gainera, AVNEAR-ren zuzendaritza taldeak SEDAR-en parte hartzen du (Sociedad Española de Anestesiología, Reanimación y Terapéutica del Dolor).